ERABILTZAILE FROGAK

Zertan datza?

Erabiltzaileek bete behar dituzten aurremugatutako zereginak dira. Bi ezaugarri nagusiak dituzte: prototipo bat erabiltzea frogan zehar eta froga egitea kanpoko laguntzarik gabe. Horrela, eszenatoki errealista bat sortuko dugu. Erabiltzaile frogetan, alde batetik, giza eta makinen artean dagoen elkarrekintza neurtuko dugu, eta, beste aldetik, erabilgarritasuna aztertuko dugu.
Neurketa hauek egiteko, laboratorio mugikor bat erabiliko dugu. Beraz, erabiltzaile frogak bai gure lokaletan, bai zure enpresan egin ditzakegu (jakina, zure informatiko sistemetan trukaketarik egin gabe).
Erabiltzaile frogak antolatuta, grabatuta eta, ondoren, aztertuta izango dira.

Erabiltzaile frogen onurak

Erabiltzaile frogeei esker, aztertzen ari diren aplikazioen eta erabiltzaileen arteko elkarreragina ikus dezakegu. Hots, sortutako arazoak eta erabiltzaileen benetako beharrak argi eta garbi azalduko dira.

Esandako metodoa oso eraginkorra da, erabiltzaileen frogak egin eta gero, erabilgarritasunaren aldetik, gure sistema hobetzeko aukera desberdinak sortuko baitira.

Erabiltzailearen ikuspegia modu eraginkor batean

Produktu bat saiatzeak, laboratorio baten bidez, erabilgarritasunaren arazoak aurrez aurretik ikustera eta erabiltzaileen esperientzia ezagutzera laguntzen gaitu.

Garapen teknikoan dauden pertsonek errealitatearen ikuspegi zeharkatuta daukate, eta hori dela eta, erabiltzaileen frogak kanpotik datorren pertsona batek egin behar ditu. Zalantzarik gabe, pertsona horrek ikuspegi berria gehituko du: erabiltzailearen ikuspuntua.

Erabiltzaile froga batera joan naiteke?

Noski. Bezeroen garatzaileak, diseinatzaileak eta produktu kudeatzaileak, besteak beste, erabiltzaile froga bat ikustera etor daitezke.

Horretarako, begirale areto berezi bat prestatuko dugu (froga egiten den aretotik bananduta).

Beste erabiltzaile froga batzuk

Orain arte esandakoaz gain, beste erabiltzaile froga batzuk egin ditzakegu: esate baterako, card sorting, mugikorren frogak, “ticketing” sistemen frogak edo pertsonaien sormena, eta abar.

Erabiltzaile frogeei buruz, zalantza edo kontsulta izanez gero, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan.