ADITU BATEN EDO ADITU BATZUEN ERABILGARRITASUNAREN EBALUAZIOAK

Zure produktuen, gailuen, software eta web orrialdearen ergonomiko kalitatea adieraziko duten azterketak.

Alde batetik, aditu baten ebaluazioa aukeratuz gero, ERGOJOB-eko aditu batek zure web orrialdea1 aztertuko du bere erabilgarritasuna ezartzeko. Eta horretarako, ergonomiko irizpideak eredutzat hartuko ditu.

Beste aldetik, aditu batzuen azterketak leudeke. Aditu batzuen azterketekin, aztertzailearen subjektibotasuna kontrola dezakegu (beti kontuan izanda, gure azterketak irizpide zehatz batzuetan oinarrituta daudela). Eta, jakina, gure aztertzaile guztiek irizpide zehatz horiek onartzen eta partekatzen dituzte. Horrela, prozesu objektibo baten aurrean gaudela ziurta dezakegu.

Adituen azterketak: erabilgarritasun iruzkinak

Aholkularitzan daukagun esperientziari esker, erabilgarritasun erruak ekidin ditzakegu, bai web gunearen garapen fasean, bai web gunearen kontzeptu fasean. Horregatik, zenbat eta arazoak lasterrago ezarri, orduan eta emaitza hobeak lortuko ditugu.
Gainera eta gure esperientzian oinarrituta, irtenbide pragmatikoak eta bideragarriak eskaini diezazkizukegu, zure web gunearen1 erabilgarritasun eraginkor bat lor eta hobe dezazun.

Gure laguntza eta aholkularitza izango duzu sormen prozesuan zehar

Prototipo baten azterketa egin eta gero, informazio baliagarria lor dezakegu. Lehen esan dugun bezala, zenbat eta lehenago hasi, hainbat eta hobekuntza eraginkorragoa lor dezakegu, eta, gainera, fabrikazio kosturik izan gabe.
Hori dela bide, eta nahi baduzu, zurekin izango gaituzu sormen prozesuan zehar (bai lehenengo frogak egiten ari zarenean, bai lehenengo prototipoekin).
Horrela, erabilgarritasun arazoak gertatzen direnean aztertuko dira, eta haien ondorioak murriztu egingo ditugu.

Noiz has gaitezke adituen azterketekin eta gure aholkularitzarekin?

Adituen azterketak egiteko eta gure aholkularitza eman ahal izateko ez da beharrezkoa produktu erabat funtzionala izatea eta, hori dela eta, epe labur batean has gaitezke.

Are gehiago oraindik. Produktuen eta web guneen garapen lehenengo fasean hasiz gero, erabiltzaileen iritzietara errazago gertu gaitezkeela esan genezake. Laburbilduz, zenbat eta lehenago hasi, orduan eta errazago lor dezakegu gure helburua.

1 Produktu edo zerbitzu bat aipatzerakoan, “web gunea” hitza erabili dugu, baina, era berean, esandakoa edozein produktuari, zerbitzuari, gailuari, software edo web orrialderi ere aplika daiteke.

 

Aditu baten edo aditu batzuen erabilgarritasunaren azterketei buruz, zalantza edo kontsulta izanez gero, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan.