ERGOJOB-ek ESKEINTZEN DITUEN ERABILGARRITASUN ZERBITZUAK

Zertan datza erabilgarritasuna?

Erabiltzaileek produktu edo zerbitzu batek erabilgarritasuna handia daukala uste dute, produktua edo zerbitzua erabilgarria denean, produktua edo zerbitzua dibertigarria denean eta berarekin lan egitea erraza denean; berarekin lan egiteko gehiegi pentsatu behar ez dugunean, alegia.

Orain arte esandakoa, web guneei ez ezik, softwareri, eskuliburuei eta lan ekipoei ere aplika daiteke.

Are gehiago oraindik: sistema konplexuei ere aplika daiteke, inondik ere (esate baterako, komunikazio sistemei eta elkarrekintza sistemei).

Produktu edo zerbitzu batek erabilgarria izatea marka batean edo enpresa osoko irudian eragin handia izan dezake. Azken finean, produktu baten erabilera hobetzen badugu, produktuaren arrakasta handitu eta bere merkaturatzea erraz dezakegu.

Oharra: hemendik aurrera, produktu edo zerbitzu bat aipatzeko “web gunea” hitza erabiliko dugu, baina, era berean, esandakoa edozein produktuari, zerbitzuari, software edo gailuari ere aplika daiteke.

Nola lor dezakegu gure produktua edo zerbitzua erabilgarria izatea?

Erabilgarritasuna ez da kasualitatez lortzen, baizik eta erabiltzailearen oinarrituta izan den diseinuaren ondorioa da. Hau da, web gunea erabilgarria izatea lortuko dugu, hauek osatzerakoan erabiltzailearen beharrak kontuan hartu izan baditugu.

Eta horretarako, erabiltzailearen beharrak prozesu atal guztietan kontuan hartu behar ditugu: prozesuaren hasiera-hasieratik, bere azken diseinu eta garapenera arte. Eta beharbada, prozesua behin bukatu eta gero ere: ez baitugu inoiz ahaztu behar etorkizunerako erabiltzaileen beharrik, bai produktuaren itxura aldetik, bai interfaze erabilgarritasunaren aldetik.

Zer dakarkizun erabilgarritasunak?

Erabiltzaileen beharrak kontuan hartzen baditugu, zure web gunea1 erabilgarriagoa izatea eta berarekin lan egitea errazagoa izatea lortuko dugu.

Ezaugarri hauek lortzeak izugarrizko onurak ekarriko dizkizu: esate baterako, zure enpresako mantentze-gastuen murrizketa, zure bezeroen onarpena handiagoa izatea, eta, honen ondorioz, zure salmenten gehipena, zer esanik ez.

Zergatik ERGOJOB primeran datorkizu?

ERGOJOB primeran datorkizu, espezialistak baikara:

  • Azterketak egiten, erabiltzaileen beharrak ezagutzeko.
  • Diseinatzen eta aholkuak ematen, erabiltzaileen interfazeen garapena lortzeko.
  • Eta erabiltzaileen esperientzia aztertzen.

Hau dela eta, gure aholkularitzaren ondorioz, zure web gunearen1 diseinua erabiltzaileen beharretan oinarrituta egongo dela ziurtatzen dizugu.

Eta, diseinua erabiltzaileen beharretan oinarrituta badago, zalantzarik gabe, zure web guneak erabilgarritasun handiagoa izango du.

Ez genuke bukatu nahi esan gabe, ez garela software edo interneten erabilgarritasunean mugatzen, baizik eta zerbitzu sorta zabala ere eskaini diezazukegula, bai ergonomia fisika eta kognitiboa mailan, bai erabilgarritasun teknologiko mailan.

1 Produktu edo zerbitzu bat aipatzerakoan, “web gunea” hitza erabili dugu, baina, era berean, esandakoa edozein produktuari, zerbitzuari, gailuari, software edo web orrialderi ere aplika daiteke.